XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C) 1.23 ariketako lehen 6-10 ariketak egin.

10 - Hemen elkar izenordearen erabilpena ikasten dugu.

A) Orriaren beheko aldean dagoen laukiko hitzen esangura azaldu.

Ondoren zuzenean irakurtzen hasi daitezela ikasle batzu boz goraz (irakurgai laburra denez gero bizpahiru bider irakurtzeak mereziko luke).

Lehenengoz irakurtzen dugun bitartean elkarren ondoan elkarrekin elkarri begira kontzeptuen esangura garbi utziko dugu, orrialdean dauden marrazkiez baliatuz.

B) Galdera batzu egingo dizkiegu ulermena frogatzearren
1- Noiztik ezagutzen dute elkar?
2- Nor da nagusiena Ander ala Lander?
3- Nola egin dituzte ikasketak?
4- Etxe berean bizi dira?
5- Zertara joan dira Administrazioaren Ordezkaritzara?
6- Norekin joan dira Ander eta Lander?
7- Bekak eskatzeko epea amaituta zegoen?
.

C) 1.26 ariketa egin (1.28 ariketa geroago egitura hauek berrikusteko utzi).